Skip to main content

Euskaraldia 2025

Badator aurtengo Euskaraldia ere! Elkar mugituz egingo dugu lelopean, hasiko da ekimena, maiatzaren 15ean.

euskaraldia

Irurako Ikastolak, aurten, aukera paregabea ikusi du, ikastolaren eguna Euskaraldiarekin batera ospatzeko. 

Maiatzaren 17an, LIP-DUB bat antolatu dugu, 12:30ean.

Guraso, herritar, ikasle, herriko eragile orok, gurekin parte hartzea gustatuko litzaiguke.

 

Denon artean, Euskaraldiari keinu egingo diogu! Etor zaitez!

Azken albisteak

Aurtengo, NAFARROA OINEZ urriak 18an izango da, Zizur Nagusian. Dagoeneko motorrak berotzen hasiak dira eta dena primeran ateratzea desio diegu. Bidean bat gara! lelopean izano 2026ko eguna.

Aurten ere, Ikastolak mugimenduko jaiek badute data finkoa. Laister elkartuko gara, Lazkaon, bertan ospatuko baita ikastolaren 50.urteurrena eta baita KILOMETROAK 2026. Beraz, urriaren 4an bertan ikusiko gara.

Datorren astean izango dira ikasturte hasierako geletako guraso bilerak.