Skip to main content

EA2030, udal foroa

Gaur goizean, Lehen Hezkuntzako ekoliderrak udaletxean burutu den udal foroan izan dira, Eskola Agenda 2030eko gaia aurkezten: mugikortasun jasangarria.

udal foroa

Urtean zehar, taldea sortu eta motibazio jarduerak geletan landu ostean, herrian eta ikastolan diagnosiak egin ziren. Bildutako informazio guztiarekin hausnarketa egin ondoren, udaletxean aurkeztu da proiektua gaur goizean. Gela bakoitzeko ordezkariak izan dira lana txukun azaltzearen arduradunak. 

Datorren ikasturterako ekintza plana osatu beharko da eta aurrera eraman beharko dira, baloratu ahal izateko.

Animo!

Azken albisteak

Aurten ere, Ikastolak mugimenduko jaiek badute data finkoa. Laister elkartuko gara, Lazkaon, bertan ospatuko baita ikastolaren 50.urteurrena eta baita KILOMETROAK 2026. Beraz, urriaren 4an bertan ikusiko gara.

Datorren astean izango dira ikasturte hasierako geletako guraso bilerak.

Biharko antolatuta genuen mendi irteera datorren ostegunera atzeratuko dugu.