Skip to main content

II. MENDI IRTEERA

Azaroaren 16an, izan da ikastolako familiek antolatutako II.mendi irteera HERNIALDERA. 9:30ean elkartuko gara denok eta aurten, eguraldi ona eginez gero bazkaltzen geratzea proposatzen da.

mendi

Iaz, Loatzora igoera egin zen eta famili dezente animatu ziren. Oinarrian elkarren arteko harremanak sendotu eta jende berria ezagutzeko balio dezakeen ekintza osasuntsua da. Herriko edonork har dezake parte gainera.

Aurten ere bi ibilbide proposatzen dira:

  • Txikia: Irura-Hernialdea
  • Luzea: Irura-Fraileburu-Hernialde

Eguraldi ona egingo balu, denok elkarrekin bertan bazkaltzen geratzea proposatzen da.

Bertan ikustea espero zaituztegu, animatu!

Azken albisteak

Aurtengo, NAFARROA OINEZ urriak 18an izango da, Zizur Nagusian. Dagoeneko motorrak berotzen hasiak dira eta dena primeran ateratzea desio diegu. Bidean bat gara! lelopean izano 2026ko eguna.

Aurten ere, Ikastolak mugimenduko jaiek badute data finkoa. Laister elkartuko gara, Lazkaon, bertan ospatuko baita ikastolaren 50.urteurrena eta baita KILOMETROAK 2026. Beraz, urriaren 4an bertan ikusiko gara.

Datorren astean izango dira ikasturte hasierako geletako guraso bilerak.