Skip to main content

Bagatoz inklusiotik ekitatera!

Submitted by lalonso on

Azaroaren 26an ospatuko dira Ikastolen 29. Jardunaldi Pedagogikoak, aurten lelo argi batekin: Bagatoz inklusiotik ekitatera! 

Egungo gizartea etengabeko aldaketan murgilduta dago, eta aniztasuna du ezaugarri nagusi. Testuinguru horretan, ezinbestekoa da hezkuntza sistemak aniztasun horri erantzutea, gizartearen isla baita eta oraingo eta etorkizuneko herritarrak prestatzeko ardura baitu.

Aurten, jardunaldiak hezkuntza-komunitate osoari irekita egongo dira: irakasle, hezitzaile eta hezkuntzarekin lotura duten gizarte-eragileei. Izan ere, ikastolek gizarteak ezartzen dizkien erronkei modu amankomun eta partekatuan erantzun nahi diete, elkarlana oinarri hartuta.

Jardunaldi hauetan, hezkuntza inklusiboa izango dugu ardatz, ikasle guztientzako kalitatezko eta ekitatezko hezkuntza bermatzeko bidea. Elkarrekin aztertuko ditugu inklusiora gerturatzen gaituzten praktikak, gaur egungo erronkak eta aurrea begirako hartu beharreko erabaki eta konpromezuak. Bereziki, profesionalen eginkizuna azpimarratuko dugu, helduon begirada heztea eta prestakuntza eguneratua izatea gako bilakatzen baitira.

Inklusioa ez da soilik legeen betetzea, konpromezu etiko eta pedagogiko bat  ere bada, denok batera eraiki nahi dugun etorkizun bidezkoago baten aldeko konpromezua.


Egunaren egitaraua: 

09:30–10:00Harrera eta dokumentazio banaketa
10:00–10:30Irekiera
10:30–11:30Serge Ebersold “Irisgarritasuna, norbanakoari egokitutako eskola inklusiboaren baliabidea” L’accessibilité, une ressource pour une école inclusive adaptée à chacun.

11:30–12:00Atsedena

12:00–13:00Ane Urizar Zugazagoitia “Euskaldun guztiak ez gara zuriak”

13:00–14:30Bazkaltzeko tartea

14:30–15:30Mel Ainscow “Hezkuntzan praktika inklusiboak sustatzen: nazioarteko esperientzietatik ateratako ikasgaiak”
Promoting inclusive practices in education: lessons from international experiences.

15:30–16:30Uxue Fernandez Lasa “Inklusioa jarduera fisikoan: argi-itzalak”

16:30–16:45 Itxiera


Prezioa = 50€

Ez galdu aukera!


Jardunaldietan izena-eman nahi baduzu bete inprimaki hau.