Skip to main content

MUNDU BAT, MILA ZAPORE

Herrialde ezberdinetako janarien tailer berezi bat antolatu nahi dugu, “MUNDU BAT, MILA ZAPORE”, kultur aniztasuna sustatzeko eta elkarrekin une atsegina pasatzeko.

Tailer honetan, gure komunitateko familia ezberdinek beren jatorrizko herrialdeko plater tipikoak aurkeztuko dituzte, eta parte-hartzaileek plater horiek dastatzeko aukera izango dute. 

espezieak

Helburua gure artean elikadura ohiturak eta kulturak partekatzea da, giro atsegin eta dibertigarri batean. Abenduak 5ean, ostiralean izango da egun berezi  hau eta ikastolako orduetan burutuko dira saio ezberdinak. Izen ematea aldiz, arazoaren 10etik 21era izango da, dena ondo antolatzeko ezinbestekoa baita.

Ekintza gustokoa izatea espero dugu.


 

Azken albisteak

Aurten ere, Ikastolak mugimenduko jaiek badute data finkoa. Laister elkartuko gara, Lazkaon, bertan ospatuko baita ikastolaren 50.urteurrena eta baita KILOMETROAK 2026. Beraz, urriaren 4an bertan ikusiko gara.

Datorren astean izango dira ikasturte hasierako geletako guraso bilerak.

Biharko antolatuta genuen mendi irteera datorren ostegunera atzeratuko dugu.