Skip to main content

II. Mendi irteera

Atzo, ikastolak antolatutako II.mendi irteera burutu zen. Oraingoan ere bi ibilbide prestatu ziren, Hernialdera eta Fraileburura. Giro ezinobean elkartu ziren famili eta irakasleak.

hernialde

Igande goizean, bi ibilbideei hasiera eman zitzaien. Fraileburura igo zirenak Hernialdera jetsi ziren bigarren ibilbidea aukeratu zutenekin elkartzeko. Denak elkarrekin hamaiketakoa jateko tartea izan zuten eta animatu ziren batzuk, bazkaltzen bertan geratu ziren. 

II.mendi irteera honetan ere familien arteko harremana sendotu nahi izan da. Helburu nagusia adin ezberdinetako haurrak dituzten familiak giro politean, elkar ezagutu eta lasai egoteko tarte bat izatea zen.

Azken albisteak

Aurten ere, Ikastolak mugimenduko jaiek badute data finkoa. Laister elkartuko gara, Lazkaon, bertan ospatuko baita ikastolaren 50.urteurrena eta baita KILOMETROAK 2026. Beraz, urriaren 4an bertan ikusiko gara.

Datorren astean izango dira ikasturte hasierako geletako guraso bilerak.

Biharko antolatuta genuen mendi irteera datorren ostegunera atzeratuko dugu.