Skip to main content

Lizarrustiko parketxean eta Barandiaran museoan

Gustora ibili ziren HH2ko ikasleak Ataungo Barandiaran museora eginiko irteeran. 

Txololatez osatutako taloak ere dastatu zituzten! On egin!

HH2

Bertan uraren aprobetxamendua ikusi zuten, errota martxan jartzen zutelarik. Ondoren, zerrategia eta bukatzeko talo tailerra egin zuten. Artoa jasotzen denetik irin bihurtu eta taloa egiten ikasi arteko prozesua ere bertatik ikusteko aukera izan zuten.

Azkenik bakoitzak egindako taloa dastatu, txokolatez betea  eta hamaiketako ederra egin zuten !!!!

Azken albisteak

Pertsonen, taldeen eta komunitatearen behar sozialei erantzuteko gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartze zerbitzuak diseinatu eta kudeatzen dituzten elkartea izango da ikastolako patioetan.

Atzo, azaroaren 18an, 30.Jardunaldi Pedagogikoak ospat ziren Kursaalean, Donostian. Murgiltze eredu integralago baten biderako estrategiak landu zituzten aditu ezberdinen eskutik. Irurako Ikastolatik Eider Ijurko Zuzendariak eta Ibane Sarasa, Hizkuntz Proiektuko arduradunak parte hartu zuten.

Hemen duzue, biharkoaren inguruko laburpentxo bat girotzen hasteko.