Skip to main content

Azaroak 20, Haur eta Nerabeen eskubideen Nazioarteko Eguna

Gaurkoan, azaroak 20, Haur eta Nerabeen eskubideen Nazioarteko Egunean, munduko haur ezberdinen bizimodua aztertu dugu baita Palestinako haur eta nerabeak pairatzen ari diren eskubideen urratzea ere. Ondoren ikastolako haur eta irakasleok gure indarrak bateratu ditugu, egoera honen aurka gaudela adierazteko eta haurren eskubideak defendatzeko.

haur

"Gure haurrak ere badira ekimenetik" gaur prentsaurrekoa egingo dute, ikasturte hasieran egindako mobilizazioen balorazioa adierazteko eta bildutako diruaren erabilerari eta elkartasun keinuen berri emateko.

Ekimenetik egindako balorazio esanguratxuenak hauek dira:

  • Urriaren 25eko mobilizaioaren balorazioa oso positiboa izan da. Bilboko kaleak elkartasun ez bete ziren, haur eta nerabe palestinarrei eta oro har palestinar herriari babesa adieraziz eta Israelgo estatu sionistaren genozidioa salatuz.
  • 12.000 elkartasun kamiseta baino gehiago saldu dira, eta elkartasunaren sinbolo bihurtzen ari dira ikastetxeetan eta kaleetan.
  • Ostegunetako elkarretaratzeak Euskal Herriko 200 ikastetxe baino gehiagotan egin dira, inoizko parte hartze handienarekin.

Gaurko eguna, Haur eta Nerabeen eskubideen egunean ere, bat egiten dugu palestinarrekin eta beraien eskubideen alde jokatuko dugu.

 

Fitxategiak

Azken albisteak

Aurten ere, Ikastolak mugimenduko jaiek badute data finkoa. Laister elkartuko gara, Lazkaon, bertan ospatuko baita ikastolaren 50.urteurrena eta baita KILOMETROAK 2026. Beraz, urriaren 4an bertan ikusiko gara.

Datorren astean izango dira ikasturte hasierako geletako guraso bilerak.

Biharko antolatuta genuen mendi irteera datorren ostegunera atzeratuko dugu.