Skip to main content

Ispiluari begira LH2

LH2ko ikasle eta familiek, UEMAren eskutik "ispiluari begira" saioa izan zuten ostegunean. Gelakideen hizkuntzei balorea emateaz gain euskara indartzeko saioa izan zen.

ispilu

Gelako haurren eta familien hizkuntza ohiturak ezagutzeko dinamikak egin zituzten, eta ondoren taldeka egindako lana gurasoei aurkeztu zieten. Gurasoak gelara etorri ziren eta haurren kartelak ikusi eta konpromezuak entzun zituzten.

Azken albisteak

Pertsonen, taldeen eta komunitatearen behar sozialei erantzuteko gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartze zerbitzuak diseinatu eta kudeatzen dituzten elkartea izango da ikastolako patioetan.

Atzo, azaroaren 18an, 30.Jardunaldi Pedagogikoak ospat ziren Kursaalean, Donostian. Murgiltze eredu integralago baten biderako estrategiak landu zituzten aditu ezberdinen eskutik. Irurako Ikastolatik Eider Ijurko Zuzendariak eta Ibane Sarasa, Hizkuntz Proiektuko arduradunak parte hartu zuten.

Hemen duzue, biharkoaren inguruko laburpentxo bat girotzen hasteko.