Skip to main content

Mundu bat, mila zapore!

Ostiralean, kulturartekotasunaren eguna ospatu zen ikastolan. Sei famili bolondresek beren herrialdeetako janariak eskaini zituzten eta dastatzeko aukera izan genuen.

kulturarte

Azken urteetan gure komunitatea indartzea helburu berezi bihurtu da. Familia guztiak goxotasunez eta errespetuz zaindu nahi dira, harremanak sendotzeko eta elkarrekin komunitatea osatzeko. 

Ostiral arratsaldean, sei famili bolondres izan genituen gure artean. Herrialde ezberdinetako kulturei eta gastronomiei tokia eman nahi izan zitzaien. Txile, Nikaragua, Senegal, Maroko eta Euskal Herriko janariak dastatzeko aukera izan genuen. Arratsaldea musika ezberdinez girotua izan zen.

Haurrak oso gustora ibili ziren eta bertaratutako familiak ere positiboki baloratu zuten ekimena. Horrelako ekintzek ikusgarritasuna ematen diote gure ikastolako aniztasunari.

Mundu bat mila zapore! Aniztasunak aberasten gaitu!

bideoa

28kanalean

Azken albisteak

Aurten ere, Ikastolak mugimenduko jaiek badute data finkoa. Laister elkartuko gara, Lazkaon, bertan ospatuko baita ikastolaren 50.urteurrena eta baita KILOMETROAK 2026. Beraz, urriaren 4an bertan ikusiko gara.

Datorren astean izango dira ikasturte hasierako geletako guraso bilerak.

Biharko antolatuta genuen mendi irteera datorren ostegunera atzeratuko dugu.