Skip to main content

Nutrizionistaren saioa LH5 eta 6rako

Asteartean Imanol Goenaga nutrizionista izan genuen ikastolan. Produktuen etiketak irakurtzen erakutsi zigun, LH5 eta 6ko ikasleentzat prestatutako saio praktiko batean.

nutri

Saio interesgarria izan zen eta adituak, atal teorikoa praktikoarekin primeran uztartu zuen. Ikastolako "osasuna" lan taldeak Aibakekin batera saioa antolatu eta prestatu zuen.

Hurrengo batean gehiago sakontzeko beste saio batean elkartzea espero dugu. Eskerrik asko Imanol!

Azken albisteak

Aurten ere, Ikastolak mugimenduko jaiek badute data finkoa. Laister elkartuko gara, Lazkaon, bertan ospatuko baita ikastolaren 50.urteurrena eta baita KILOMETROAK 2026. Beraz, urriaren 4an bertan ikusiko gara.

Datorren astean izango dira ikasturte hasierako geletako guraso bilerak.

Biharko antolatuta genuen mendi irteera datorren ostegunera atzeratuko dugu.