Skip to main content

Anoetako Ikastolako ipuin musikatuak

LH5 eta LH6ko ikasleek, Anoetako Herri Ikastolako maila berdinetako ikasleen ipuin musikatuak ikusteko aukera izan zuten atzo arratsaldean.

ipuin3

Anoetako bi maila hauetako ikasleek, euskara oinarri hartuta, ipuin musikatu ezberdinak sortu zituzten. Ipuinak sortu, irudi bidez azaldu eta musika eta soinuak txertatu dizkiete istorioei. Lan handia egin dute eta Irurako ikastolako lagunak gonbidatu zituzten. Horregatik, atzo arratsaldean ipuinen munduaz gozatzeko bertara joan ginen eta ikastola ezagutzeko aukera ere izan genuen.

Azken albisteak

Aurten ere, Ikastolak mugimenduko jaiek badute data finkoa. Laister elkartuko gara, Lazkaon, bertan ospatuko baita ikastolaren 50.urteurrena eta baita KILOMETROAK 2026. Beraz, urriaren 4an bertan ikusiko gara.

Datorren astean izango dira ikasturte hasierako geletako guraso bilerak.

Biharko antolatuta genuen mendi irteera datorren ostegunera atzeratuko dugu.