Skip to main content

Haur eta nerabeentzako ahalduntze tailerra

Irurako eta Anoetakio ikastoletako LH6 eta DBH-ko ikasleek ongizate pertsonala sustatzeko eta baliabideak eskuratzea bultzatuko dituen formakuntza jasoko dute. Zortzi saio izango dira eta ondoren familien iritzia bilduko da galdetegi baten bitartez.

kalexka ongizatea

2024ko urrian, Irurako eta Anoetako udaletako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetatik, Prebentzio Komunitarioko Esku Hartze Sozio-Hezitzaile eta Psikosozialaren Zerbitzua jarri zen martxan.

Zerbitzu honen helburuetako bat, adingabeengan arrisku-egoeren prebentzioa da. Horretarako, testuinguru komunitarioetan hainbat jardueraren bidez, haien ongizate pertsonala sustatzeko eta baliabideak eskuratzea bultzatuz. Hori dela eta,Irurako LH6ko ikasleak izango dira tailer honetan parte hartuko dutenak.

 

Aipatutako tailerra amaitu ondoren, zuen iritzia jasotzea gustatuko litzaiguke eta horretarako galdetegi bat bidaliko zaie familiei.

Azken albisteak

Aurten ere, Ikastolak mugimenduko jaiek badute data finkoa. Laister elkartuko gara, Lazkaon, bertan ospatuko baita ikastolaren 50.urteurrena eta baita KILOMETROAK 2026. Beraz, urriaren 4an bertan ikusiko gara.

Datorren astean izango dira ikasturte hasierako geletako guraso bilerak.

Biharko antolatuta genuen mendi irteera datorren ostegunera atzeratuko dugu.