Skip to main content

Inauteri jaialdia 2026

Inauteri aurreko asteartean, ikastolak jaialdia prestatu zuen urtero bezala. Herriko frontoian ospatu zen eta jende asko etorri zen "munduko hizkuntza gutxituen" ikuskizuna ikustera. 

aurkezleak

Munduko kontinente guztietako hizkuntza gutxituei egin zitzaien keinua: hawaiera, cherokiera, isindebelera, samia eta ainuak ikusi ziren eszenatokian. 

Ikasleek ikastolan apaingarriren bat prestatu arren, etxetik egokitutako zibilizazioaz mozorrotuta etorri ziren. Aurreko asteetan dantzak ikasteari ere bere denbora eskaini zaio. Guzti honen ondorioz, jaialdia polita eta dotorea izatea suposatu zuen.

Azkenik,gure hizkuntzaren, euskararen, aldeko hautua aldarrikatu nahi izan zen.

Hemen dituzue jaialdiko zenbait argazki.

 

 

Azken albisteak

Aurten ere, Ikastolak mugimenduko jaiek badute data finkoa. Laister elkartuko gara, Lazkaon, bertan ospatuko baita ikastolaren 50.urteurrena eta baita KILOMETROAK 2026. Beraz, urriaren 4an bertan ikusiko gara.

Datorren astean izango dira ikasturte hasierako geletako guraso bilerak.

Biharko antolatuta genuen mendi irteera datorren ostegunera atzeratuko dugu.