Abenduan, Potx eta Lotx pailazoak, Irurako Ikastolan izan genituen LH3 eta LH4ko haurrekin zenbait abesti grabatzen. Dagoeneko ikusgai duzue saioa, EITBko MAKUSI plataforman.
Aldez aurretik asko entsaiatu zuten eta dena primeran atera zen. Grabaketa egun bat ezagutzeko aukera bizitu zuten eta ederki pasa zuten.
Dagoeneko ikusgai duzue saioa, EITBko MAKUSI plataforman. Bertan Potx eta Lotx pailazoen atalean sartu, erregistratu eta inauterietako "galtzaundi" abestia ikusi ahal izango duzue.
Gozatu!"