Skip to main content

Atzerapausurik EZ!

Nafarroako Hezkuntza Sailak 7 ikastolari Haur Hezkuntzako itunak ukatu edo murriztea erabaki du datozen 4 urteetarako. Kasu guztietan, duela lau urte Departamentu berdinak itunak esleitzeko erabili zituen irizpideak betetzen dituzten arren. Departamentuak irizpideak aldatzea erabaki du, alde bakarrez eta arbitrarioki. Azken 50 urteetan Nafarroako Gobernuak Ikastolen aurka hartu duen erabakirik gogorrena errealitate bihurtuz.

atzera

Horren aurrean Ikastolek gure esku dagoen guztia egingo dugu erabaki hau bertan behera geratu dadin eta atzerapauso hau ez dezan eman departamentuak. Bide juridikoa urratuko dugu, baina sozialki ere eztabaida kalera aterako dugu. Horregatik, bihar, asteazkenean arratsaldeko 17:30etan lehen agerraldi jendetsua egingo dugu Hezkuntza Departamentuaren aurrean.

Aurrerantzean ere, mobilizazio berrietarako deiak egingo dira, beraz Euskal Herriko Ikastolen komunitate guztiari adi egoteko eta horietan parte hartzeko gonbidapena luzatzen da.

Ikastolak herritik sortu ginen eta herriarentzat ari gara lanean. Lehen egin izan dugun bezala, oraingoan ere, elkarrekin egingo diogu aurre egoerari.

Euskarazko hezkuntzaren alde, atzerapausorik ez!

Azken albisteak

Aurten ere, Ikastolak mugimenduko jaiek badute data finkoa. Laister elkartuko gara, Lazkaon, bertan ospatuko baita ikastolaren 50.urteurrena eta baita KILOMETROAK 2026. Beraz, urriaren 4an bertan ikusiko gara.

Datorren astean izango dira ikasturte hasierako geletako guraso bilerak.

Biharko antolatuta genuen mendi irteera datorren ostegunera atzeratuko dugu.