Skip to main content

Ekainaren 13an, Euskaltzaleon Martxa Iruñean

Euskaltzaleon Martxa lelopean, ekainaren 13an Iruñeko kaleak betetzeko mobilizazio jendetsua antolatzen ari gara Euskalgintzaren Kontseilua osatzen dugun eragileak.

Gero eta gehiago dira euskararen etorkizunaren gaineko kezka eta larritasuna adierazten dituzten datuak eta ikerketak, eta zailtasun horiei erantsi behar zaie euskararen biziberritzearen aurkako oldarraldi antolatu bat.
euskalzaleok
Hala ere, sinetsita gaude posible dela euskararen biziberritzeari bultzada ematea, Pizkunde berri bat eragitea, eta horretarako ezinbestekoak dela euskaltzaletasunaren giharra indartzea. Horretara dator ekainaren 13ko mobilizazioa, euskaltzaleok antolatzera, Euskaraz bizitzeko behar den dena aldarrikatzera. 
 
Martxa arratsaldez egingo dugu. 17:00etan Iruñeko hiru puntu ezberdinetan bilduko dira herritarrak: Antoniutti, Runako Parkea eta Askatasun Enparantza. Puntu hauetatik Iruñeko kaleak harrotasunez beteko dituzten hiru zutabeak abiatuko dira. Zutabeek Gazteluko Plazan bat egingo dute eta bertan egingo da ekitaldi politikoa, amaiera berezi bat emanez. 

Zutabeetako bakoitzak euskarak behar duen Pizkunderako ezinbestekoak diren hiru oinarrietako bana ordezkatuko du: Ofizialtasun osoa, Jauzia hizkuntza politiketan eta Euskaltzaletasuna. 

 

webgunea

 

Azken albisteak

Aurten ere, Ikastolak mugimenduko jaiek badute data finkoa. Laister elkartuko gara, Lazkaon, bertan ospatuko baita ikastolaren 50.urteurrena eta baita KILOMETROAK 2026. Beraz, urriaren 4an bertan ikusiko gara.

Datorren astean izango dira ikasturte hasierako geletako guraso bilerak.

Biharko antolatuta genuen mendi irteera datorren ostegunera atzeratuko dugu.