Aste honetan eman zaio hasiera udaberriko baso eskola garaiari. Eguraldia lagun, HH-ko ikasleak naturaz eta kanpo espazioaz gozatzeko aukera izan dute.
Ikasturtea amaitu arte, ostegunetan 2 urte eta HH1ekoak joango dira baso eskolara. Aldiz, HH2 eta HH3koak ostiraletan izango dute saioa.
Aurten ere, Ikastolak mugimenduko jaiek badute data finkoa. Laister elkartuko gara, Lazkaon, bertan ospatuko baita ikastolaren 50.urteurrena eta baita KILOMETROAK 2026. Beraz, urriaren 4an bertan ikusiko gara.