Skip to main content

Korrika 24 ofiziala eta "korrika txikia" 

Korrika ofiziala martxoaren 23an gauez pasatzen denez, martxoaren 23an bertan, KORRIKA TXIKIA antolatu dugu Irura eta Anoetako Ikastolen artean. Arratsaldeko 15:15 inguruan aterako gara Irurako Ikastolatik, bi herrien artean dagoen zubiraino. 

 

KORRIKA TXIKIA

 

Atharratzen hasi eta  martxoaren 29an Bilbon bukatuko da. Iruratik, martxoaren 23an pasako da, gaueko 23:34ak aldera. Irurako Ikastolak beste herriko hainbat eragileekin batera, lekukoa hartuko du ibilbidearen zati batean. 

Martxoaren 23an bertan, KORRIKA TXIKIA antolatu dugu Irura eta Anoetako Ikastolen artean. Arratsaldeko 15:15 inguruan aterako gara Irurako Ikastolatik, bi herrien artean dagoen zubiraino.   

Image
korrika3

Ekintzari amaiera herriko plazan emango diogu:  LH 6. mailako ikasleek  lekuko barruan dagoen mezua irakurriko dute eta, ondoren, argazki orokor bat aterako dugu guztiok elkarrekin herriko plazan, korrikarekin bat egiteko. 

Herritarrak ere bertan parte hartzera gonbidatzen dira.  

 

Image
korrika1

Azken albisteak

Aurten ere, Ikastolak mugimenduko jaiek badute data finkoa. Laister elkartuko gara, Lazkaon, bertan ospatuko baita ikastolaren 50.urteurrena eta baita KILOMETROAK 2026. Beraz, urriaren 4an bertan ikusiko gara.

Datorren astean izango dira ikasturte hasierako geletako guraso bilerak.

Biharko antolatuta genuen mendi irteera datorren ostegunera atzeratuko dugu.