Gaur, egun berezia izan da gure ikastolan, Mari Josek erretiroa hartu du. Urte askotan gure jangelan aritu ondoren merezitako atsedena hartzeko garaia iritsi zaio.
Bere urtebetetze eguna, azken eguna izan da. Ikastolako ikasle eta langileok eskerrak emateko eta agurtzeko tarte bat hartu dugu.
Izan zoriontsu bizitzako etapa berrian!!