Skip to main content

Ikastolaren eguna

Larunbatean, ikastolaren festa ospatu genuen. Eguraldi txarra zela eta, egitarauan azken momentuko aldaketak egin behar izan ziren baina oso egun polita izatea lortu genuen.

dantza

Goizeko mendi ibilaldiak bertan behera uzti behar izan genituen baina frontoian jolasak antolatu zituzten irakasleek goiza animatu eta festa giroa sortzeko. Ondoren, ikasle ohiek eskainitako trikixita eta panderoaz disfrutatu genuen ikasleen emanaldien aurretik. Dantza eta bertsoekin, bazkalordura iritsi ginen. Guraso talde batek eginiko paella zoragarria dastatu genuen, eta kafe garaian ohiko mariskaden zozketa burutu zen. Bingo saioa amaitzean, DJ-BULLen musika emanaldiarekin eman genuen arratsaldea.

Bide batez, bertan bolondres lanetan aritu zineten guztio gure esker beroena eman nahi dizuegu, zuen laguntzarik gabe hau litzateke posible izango eta, ESKERRIK ASKO!!

Haur, guraso eta irakasleak elkartzeko aukera paregabea da festa polit hau, Ilusioz prestatua eta komunitatean gozatua!

Hemen dituzue eguneko argazki eta bideoak ikusgai.

 

Azken albisteak

Urtarrilaren 9an, 12:00etan eta 16:00etan GOAZEN ikuskizuna izango da Leidor antzokian.

Bere urtebetetze eguna, azken eguna izan da. Ikastolako ikasle eta langileok eskerrak emateko eta agurtzeko tarte bat hartu dugu.

Izan zoriontsu bizitzako etapa berrian!!

DBH-n hasiko da ahalduntzera bideratutako ikaste esperientzia berriaren inplementazioa datorren ikasturtean. “Mundu digital batean bizitzeko, digitalki ahaldunduak diren herritarrak hezi behar ditugu”, nabarmendu du Zigor Ibarzabal Euskal Herriko Ikastolen hezkuntza zuzendariak.