Skip to main content

Kirol egokitua praktikan jartzen

Gaur goizean, udalak bideratutako eta federaziotik eskainitako kirol egokituaren saioa izan dute LH3, LH4, LH5 eta LH6ko ikasleek.

 

egokitua

Bi taldetan banatu ditugu ikasleak eta frontoiko eremu ezberdinetan jolas ezberdinetan aritzeko aukera izan dute. Ezintasun fisikoa dutenen egoeraz jabetzeko aukera izan dute eta kirola beste ikuspegi batetik ezagutzeko aukera aparta izan da. 

Federaziotik baliabide ezberdinak jarri dizkiete ikasleei eskura: gurpildun aulkiak, makuluak,...

Hainbat argazki ikusteko aukera duzue hemen.

 

Azken albisteak

Urtarrilaren 9an, 12:00etan eta 16:00etan GOAZEN ikuskizuna izango da Leidor antzokian.

Bere urtebetetze eguna, azken eguna izan da. Ikastolako ikasle eta langileok eskerrak emateko eta agurtzeko tarte bat hartu dugu.

Izan zoriontsu bizitzako etapa berrian!!

DBH-n hasiko da ahalduntzera bideratutako ikaste esperientzia berriaren inplementazioa datorren ikasturtean. “Mundu digital batean bizitzeko, digitalki ahaldunduak diren herritarrak hezi behar ditugu”, nabarmendu du Zigor Ibarzabal Euskal Herriko Ikastolen hezkuntza zuzendariak.