Skip to main content

Ikastolaren eguna 2024

Larunbatean, maiatzaren 11n, Irurako Ikastolaren eguna ospatu genuen giro ezin hobean.

jj

Goizean mendi ibilaldiak burutu ondoren denok batera argazkia atera eta kalejiran Ikastolara joan ginen. Ikasleen dantza eta bertso emanaldiek eguerdiko tartean girotu zuten. Guraso talde batek egindako paela ederra jan genuen, eta berehala altxa ebhar izan ginen trumoi eta tximisten hasierarekin. Bingoa eta zozekta aterpean egin behar izan genituen. 

Arratsaldea girotzeko DJ Bull izan genuen musika jartzen eta LH6koek aurpegi margoketan aritu ziren. Euria goitik-behera aritu arren denon artean festa polita izatea lortu genuen.

Hemen dituzue irakasleok ateratako argazki eta bideoak ikusgarri. 

 

Norbaitek egun honetako argazki edo/eta bideoak baditu gurekin partekatzeko jarri idazkaritzarekin harremanetan, albuma osatzen lagunduko diguzue. Eskerrik asko

Azken albisteak

Urtarrilaren 9an, 12:00etan eta 16:00etan GOAZEN ikuskizuna izango da Leidor antzokian.

Bere urtebetetze eguna, azken eguna izan da. Ikastolako ikasle eta langileok eskerrak emateko eta agurtzeko tarte bat hartu dugu.

Izan zoriontsu bizitzako etapa berrian!!

DBH-n hasiko da ahalduntzera bideratutako ikaste esperientzia berriaren inplementazioa datorren ikasturtean. “Mundu digital batean bizitzeko, digitalki ahaldunduak diren herritarrak hezi behar ditugu”, nabarmendu du Zigor Ibarzabal Euskal Herriko Ikastolen hezkuntza zuzendariak.