Skip to main content

Ikasturte hasierako mendi irteerak

Gaur, ikastola hutsik utzi dugu denok mendi irteerak burutu ditugu eta.

 

haur

Haur Hezkuntzako ikasleak Laskibar auzoko parkera joan dira eta Lehen Hezkuntzako 1 eta 2 mailak Iruran zehar buelta bat eman ostean plazan ibili dira jolasean. Lehen Hezkuntzako 3 eta 4 mailetako ikasleak Basagainera joan dira eta bertan Aranzadikoen azalpenakentzuteko aukera paregabea izan dute. 5 eta 6.mailetako ikasleak aldiz, Hernialdera egin dute txangoa. 

Denak gustora ibili gara eta goiza lagunen arteko giroa sendotzeko balio izan digu. 

Azken albisteak

Urtarrilaren 9an, 12:00etan eta 16:00etan GOAZEN ikuskizuna izango da Leidor antzokian.

Bere urtebetetze eguna, azken eguna izan da. Ikastolako ikasle eta langileok eskerrak emateko eta agurtzeko tarte bat hartu dugu.

Izan zoriontsu bizitzako etapa berrian!!

DBH-n hasiko da ahalduntzera bideratutako ikaste esperientzia berriaren inplementazioa datorren ikasturtean. “Mundu digital batean bizitzeko, digitalki ahaldunduak diren herritarrak hezi behar ditugu”, nabarmendu du Zigor Ibarzabal Euskal Herriko Ikastolen hezkuntza zuzendariak.