Skip to main content

Euskararen eguna, A3 ospatu genuen

Atzo, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko eguna ospatu genuen.

 

a3

Astelehen arratsaldean gonbidatu berezia izan genuen ikastolan, ikasleohia den DJ Txekor. Haitz Gurrutxagaren bisitak asko poztu gintuen eta musikaz gehiago ikasteko aukera izan genuen.

Atzo, goizean Argitxoren mezuarekin eman genion hasiera egun bereziari. Jolas, ipuin eta dantza egiteko tartea izan genuen goizean.

Arratsaldean aldiz, guraso, familli eta frontoira bertaratutako guztiekin ospatu genuen eguna. Pregoia irakurri zuten LH6ko ikasleek eta alkatearen hitzak ere entzun genituen. LH5 eta LH6koen bertsoen ondoren, Onintza abesbatzaren laguntzarekin abestu genuen. Festa giroan jarraitzeko dantza egin genuen eta amaitzeko txokolatada goxoa dastatzeko aukera izan genuen.

 

Azken albisteak

Urtarrilaren 9an, 12:00etan eta 16:00etan GOAZEN ikuskizuna izango da Leidor antzokian.

Bere urtebetetze eguna, azken eguna izan da. Ikastolako ikasle eta langileok eskerrak emateko eta agurtzeko tarte bat hartu dugu.

Izan zoriontsu bizitzako etapa berrian!!

DBH-n hasiko da ahalduntzera bideratutako ikaste esperientzia berriaren inplementazioa datorren ikasturtean. “Mundu digital batean bizitzeko, digitalki ahaldunduak diren herritarrak hezi behar ditugu”, nabarmendu du Zigor Ibarzabal Euskal Herriko Ikastolen hezkuntza zuzendariak.