Skip to main content

Zibersegurtasuna, gurasoentzat formakuntza saioa

Zibersegurtasun Euskal Zentruak aurrera daraman formakuntza eta kontzientziazio ekintzen barne, hitzaldia antolatu dugu familiei bideratua Pantallas Amigas ekimenak dinamizatuta. 

Hurrengo gai hauek landuko dira aurten: PANTAILEN GEHIEGIZKO ERABILERAREN PREBENTZIOA ETA KONTROLA.

zib

Interneta, sare sozialak eta konektaturiko beste zerbitzu eta teknologiak erabiltzean gure seme-alabek aurki dezaketen arrisku-egoerei aurre egiten laguntzeko prebentzio neurri, erabilera-ohiturak eta onurak elkar-aztertzeko, eta honen inguruko dudak argitzeko helburuarekin.

Entzuleen galdera eta erantzunen arabera moldatuko da saioa.

Familien  partaidetza oso garrantzitsutzat jotzen dugu,  familian, eskolan eta ingurune soziokulturalean ezartzen diren harremanek hainbat jarrera, ohitura eta balore sortzen baitituzte.

 

SAIOA: urtarrilaren 22an, asteazkenean
ORDUA: 16:30-18:00
LEKUA: IRURAKO IKASTOLAKO ARETO NAGUSIAN

 

Aldez aurretik izen ematea eskertzen da.

Azken albisteak

Urtarrilaren 9an, 12:00etan eta 16:00etan GOAZEN ikuskizuna izango da Leidor antzokian.

Bere urtebetetze eguna, azken eguna izan da. Ikastolako ikasle eta langileok eskerrak emateko eta agurtzeko tarte bat hartu dugu.

Izan zoriontsu bizitzako etapa berrian!!

DBH-n hasiko da ahalduntzera bideratutako ikaste esperientzia berriaren inplementazioa datorren ikasturtean. “Mundu digital batean bizitzeko, digitalki ahaldunduak diren herritarrak hezi behar ditugu”, nabarmendu du Zigor Ibarzabal Euskal Herriko Ikastolen hezkuntza zuzendariak.