Atzo, igandea, Ikastolako lehen mendi irteera izan zen. Komunitatea indartzeko asmoz, ikastolako haur, guraso eta irakasleak Loatzora egin zuten irteera.
Talde polita elkartu zen lehen saio honetan. Familien arteko harremanak indartzeko eta berrien arteko elkar ezagutzeko nahiarekin burutu da. Eguraldia ere aldeko izan zen. Modu lasai eta giro politean bi ibilbidetan banatuak igo ziren denak.
Loatzon bildu eta hamaiketako elkarrekin egiteko aukera izan zuten.