Irurako Ikastolako LH6ko ikasleak eta Anoetako Herri Ikastolako LH6tik DBH4 bitartekoak Aretten izan ziren asteburuan.
Bidean elur dezente topatu arren, larunbatean eskiatzeko aukera izan zuten eta ederki aprobetxatu zuten aukera.
Igandean ere, garaiz mugitu ziren goiza ahalik eta gehien aprobetxatzeko. Itzulera ordua aurreratu arren, nahikoa elur izan zuten eta irteeraz gozatu zuten.