Skip to main content

Geletako ekoliderren laguntza

Aurten ere burutu dugu Saharako janari bilketa. Atzo goizean Agenda 2030eko ekoliderrekin batera kaxetan sartu genituen bildutako janari eta bestelakoak. Beraien laguntzari esker ekarritakoa sailkatu eta zenbatu genituen. Ikasle hauen inplikazioa eta ardura oso lagungarriak dira horrelako ekintzetan.

EA20301

Honela amaitutzat eman dugu aurtengo ekintza.

Denon artean bildutako materialari esker, premiazko beharrak betetzea eta bizi kalitate hobea izatea da gure nahia.
Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi !!!!!!

Azken albisteak

Urtarrilaren 9an, 12:00etan eta 16:00etan GOAZEN ikuskizuna izango da Leidor antzokian.

Bere urtebetetze eguna, azken eguna izan da. Ikastolako ikasle eta langileok eskerrak emateko eta agurtzeko tarte bat hartu dugu.

Izan zoriontsu bizitzako etapa berrian!!

DBH-n hasiko da ahalduntzera bideratutako ikaste esperientzia berriaren inplementazioa datorren ikasturtean. “Mundu digital batean bizitzeko, digitalki ahaldunduak diren herritarrak hezi behar ditugu”, nabarmendu du Zigor Ibarzabal Euskal Herriko Ikastolen hezkuntza zuzendariak.