Skip to main content

Igandeko azokan, talo eta jende ugari

Igandean izan zen, Irura moretuzek antolatutako v.azoka. Aurten, Irurako Ikastolaren 50.urteurreneko arropa eta materiala ere eskaini zen bertan. Gainera, taloen postura ere jende dezente gerturatu zen.

 

azoka

Igandean materiala eta arropa salgai jarri ziren. Eskaerak biltzen hasi dira eta herriko puntu ezberdinetan jarriko diren QR-aren bitartez ere erosi ahal izango da.

Taloen salmenta ere primeran joan zen. Giro politean aritu ziren lanean guraso eta langile bolondresak. Eskerrak eman nahi diegu parte hartu zuten guztiei, baita gure taloak jatera gerturatu ziren guztiei.

 

 

Azken albisteak

Bere urtebetetze eguna, azken eguna izan da. Ikastolako ikasle eta langileok eskerrak emateko eta agurtzeko tarte bat hartu dugu.

Izan zoriontsu bizitzako etapa berrian!!

DBH-n hasiko da ahalduntzera bideratutako ikaste esperientzia berriaren inplementazioa datorren ikasturtean. “Mundu digital batean bizitzeko, digitalki ahaldunduak diren herritarrak hezi behar ditugu”, nabarmendu du Zigor Ibarzabal Euskal Herriko Ikastolen hezkuntza zuzendariak.

Igandean, urriaren 25ean, 11:00etatik aurrera Irurako plazan izango den EMAKUME ARTISAUEN II.AZOKAN parte hartuko dugu. Gerturatu eta gozatu!