Skip to main content

LH6koek Eureka Zientzia Museoan

LH6ko ikasleak Anoetako lagunekin batera Eureka Zientzia Museora egin dute irteera. Bi tailer egiteko aukera izan dute: bata, Legoen inguruko tailerra eta, bestea, Matematikako Scape room moduko erronka. 

eureka

LH6ko ikasleak Anoetako lagunekin batera Eureka Zientzia Museora egin dute irteera. Bi tailer egiteko aukera izan dute: bata, Legoen inguruko tailerra eta, bestea, Matematikako Scape room moduko erronka. Robotika eta Legoak uztartzen dituen tailerrean, taldeka robot txiki bat eraiki dute eta ondoren lasterketa batekin amaitu dute. Matematikako erronkan, berriz, Scape room batean murgildu dira eta horretarako, hainbat erronka matematiko gainditu behar izan dituzte. Zientzia museoa bera ere bisitatzeko aukera izan dute eta giro atsegin batez kidetze borobil bat egin dute.

Azken albisteak

Bere urtebetetze eguna, azken eguna izan da. Ikastolako ikasle eta langileok eskerrak emateko eta agurtzeko tarte bat hartu dugu.

Izan zoriontsu bizitzako etapa berrian!!

DBH-n hasiko da ahalduntzera bideratutako ikaste esperientzia berriaren inplementazioa datorren ikasturtean. “Mundu digital batean bizitzeko, digitalki ahaldunduak diren herritarrak hezi behar ditugu”, nabarmendu du Zigor Ibarzabal Euskal Herriko Ikastolen hezkuntza zuzendariak.

Igandean izan zen, Irura moretuzek antolatutako v.azoka. Aurten, Irurako Ikastolaren 50.urteurreneko arropa eta materiala ere eskaini zen bertan. Gainera, taloen postura ere jende dezente gerturatu zen.