Skip to main content

EA2030eko ekintzak burutzen

Ikasturte honetan energia gaia lantzen jarraitu dugu. Ikasmaila bakoitzari lotutako ekintzak diseinatu dira.

d

Aurreko astean LH5 eta LH6koak Irurako udaletxe berria ezagutzeaz gain, komunitate energetikoaren inguruko saioa izan zuten ingurumeneko teknikaria den Aneren eskutik.

Gaurkoan aldiz, herriko udaltzaina, Joxi etorri da Ikastolara. HH3tik LH3 bitarteko ikasleei herriko bide hezkuntza arauak gogoratu dizkie. Herria denon ardura izateko kontuan hartu beharreko arauak komentatu dituzte, eta ikasleek ere honetaz asko dakitela adierazi dute.

Herria segurua izatea denon ardura da!

Eskerrik asko hizlariei.

 

(argazkiak)

Azken albisteak

Bere urtebetetze eguna, azken eguna izan da. Ikastolako ikasle eta langileok eskerrak emateko eta agurtzeko tarte bat hartu dugu.

Izan zoriontsu bizitzako etapa berrian!!

DBH-n hasiko da ahalduntzera bideratutako ikaste esperientzia berriaren inplementazioa datorren ikasturtean. “Mundu digital batean bizitzeko, digitalki ahaldunduak diren herritarrak hezi behar ditugu”, nabarmendu du Zigor Ibarzabal Euskal Herriko Ikastolen hezkuntza zuzendariak.

Igandean izan zen, Irura moretuzek antolatutako v.azoka. Aurten, Irurako Ikastolaren 50.urteurreneko arropa eta materiala ere eskaini zen bertan. Gainera, taloen postura ere jende dezente gerturatu zen.