Skip to main content

Abenduaren 3an, Euskararen eguna ospatuko dugu ikastolan

Euskararen egunerako, ekintza desberdinak prestatu ditugu. Ikastolan zein herriko plazan, ikasle, irakasle, familia eta herritarren artean egitekoak izango dira.

 

euskararen eguna
  • ABENDUAREN 2AN, ARRATSALDEAN: Haitz Gurrutxaga ( DJ TXEKOR) ikasle ohia bisitan etorriko da ikastolara.

Astean zehar, EUSKAL JOLASETAN ibiliko dira HH eta LHko ikasleak.

  • ABENDUAREN 3AN:

Argitxoren mezua entzungo dugu goizean-goiz megafoniaz eta ekintza ezberdinak jarriko dira martxan mailaren arabera.

        Arratsaldean, 15:30ean plazan elkartuko gara ikasle, irakasle, gurasoak eta herritarrak. Bertan, Udaleko ordezkariaren hitzak entzun osteanLHko 6.mailako ikasleek, EUSKARAREN ALDEKO PREGOIA irakurriko dute. Ondoren, L.H 5-6.mailako ikasleek sorturiko bertsoak abestuko dituzte. Jarraian, ONINTZA ABESBATZArekin batera, euskal abestiak abestuko ditugu plazan gauden guztiok eta DANTZA EMANALDIA-rekin emango diogu amaiera emanaldiari.

Egunari amaiera goxoa emateko, txokolate beroa bizkotxoekin eskainiko da!! (Nahi duenak etxetik edalontzia ekartzea gonbidatzen dugu.)

Azken albisteak

Bere urtebetetze eguna, azken eguna izan da. Ikastolako ikasle eta langileok eskerrak emateko eta agurtzeko tarte bat hartu dugu.

Izan zoriontsu bizitzako etapa berrian!!

DBH-n hasiko da ahalduntzera bideratutako ikaste esperientzia berriaren inplementazioa datorren ikasturtean. “Mundu digital batean bizitzeko, digitalki ahaldunduak diren herritarrak hezi behar ditugu”, nabarmendu du Zigor Ibarzabal Euskal Herriko Ikastolen hezkuntza zuzendariak.

Igandean izan zen, Irura moretuzek antolatutako v.azoka. Aurten, Irurako Ikastolaren 50.urteurreneko arropa eta materiala ere eskaini zen bertan. Gainera, taloen postura ere jende dezente gerturatu zen.