Skip to main content

LH6koek antolatutako azoka solidarioa

Urtero bezala, LH6ko ikasleek AZOKA SOLIDARIOA antolatuko dute datorren astean.

Aurten BIAK BAT elkartearentzat izango da lortzen den dirua, eta horretarako hainbat ekintza antolatu dira astean zehar diziplinarteko gaiarekin lotuta.

biak bat
  • MARTXOAREN 18ra bitarte: azokan parte hartu nahi duen guztiak liburu edo jostailuak ekarri ditzake Ikastolako idazkaritzara eta azokan salgai jarriko dira.
  • MARTXOAREN 19 eta 21ean, patioan pintxoak salgai jarriko dira. Patata tortila eta bizkotxoa egongo dira aukeran. Denak 1,5€-ko salneurrian.
  • MARTXOAREN 20an, berriz fruta brotxetak, 1,5€-ko salneurrian.

Erosi nahi duenak egunean dirua norberak ekarri beharko du.

  • Martxoaren 20an arratsaldeko 16:15-17:15, Ikastolako aterpean AZOKA jarriko da. Bertan, ikasleek eginiko pultserak eta etxetik ekarritako objetu kuttunak jarriko dira salgai. 

Zuen kolaborazioa asko eskertuko dugu, BIAK BAT elkarteari laguntza txiki hau ondo etorriko zaiola ziur gaude.

ZATOZ ETA PARTE HARTU!! 

Fitxategiak

Azken albisteak

Bere urtebetetze eguna, azken eguna izan da. Ikastolako ikasle eta langileok eskerrak emateko eta agurtzeko tarte bat hartu dugu.

Izan zoriontsu bizitzako etapa berrian!!

DBH-n hasiko da ahalduntzera bideratutako ikaste esperientzia berriaren inplementazioa datorren ikasturtean. “Mundu digital batean bizitzeko, digitalki ahaldunduak diren herritarrak hezi behar ditugu”, nabarmendu du Zigor Ibarzabal Euskal Herriko Ikastolen hezkuntza zuzendariak.

Igandean izan zen, Irura moretuzek antolatutako v.azoka. Aurten, Irurako Ikastolaren 50.urteurreneko arropa eta materiala ere eskaini zen bertan. Gainera, taloen postura ere jende dezente gerturatu zen.