Larunbat honetan, azaroaren 18an, goizeko 11:00etan, Beskoitzen (Lapurdi) egingo den Beskoitzeko ikastolaren aldeko manifestaldian zure babesa eta laguntza behar dugu.
Albisteak
Ikasturte honetan HH-ko irakasleak jolasaren garrantziari erreparatuko diote batez ere.
Ostiralean, Anoetako lagunekin batera, gure HH1eko ikasleak Izar Parkera joan dira.
HH3ko ikasleak Pagoetan izan ziren. Bertan, ikertzaile txiki bilakatuz, basoan bizi diren izaki bizidunak behatu, argizariarekin kandela egin, eta nola ez, ingurune naturalarekiko errespetua eta sentsibilizazioa landu zituzten.
Ostiralean, HH2 eta HH3-ko ikasleek hasiera eman zioten ikasturte honetako baso eskola proiektuari.
Urriaren 31n, ARIMEN GAUA ospatuko da Iruran. Programa oso interesgarria prestatu dute Irura Bizi taldeko kideek hainbat bolondresen laguntzarekin.
Lehen Hezkuntza 1, 5 eta 6.mailako taldeek egin dituzte kidetzeak oraingoan. Goiz pasa politak pasa dituzte Anoetako lagunekin batera eta dinamika ezberdinak egiteko aprobetxatu dute.
Aurreko astean, Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleak Hondarribin izan ziren bi egunetako irteeran.
Urriaren 19an, UEMAK, Udalak eta Ikastolak antolatutako “HIZKUNTZAREN ISPILUAN” saioan parte hartzera animatzen zaituztegu.
Pagination
- Previous page
- 21 orria
- Next page