Bigarren zikloko ikasleak urte guztian pentsaera konputazionala lantzen aritu dira. Gaurkoan, LH6koei robotak montatu eta martxan jartzeko garaia iritsi zaie.
Albisteak
Aste honetan eman zaio hasiera udaberriko baso eskola garaiari. Eguraldia lagun, HH-ko ikasleak naturaz eta kanpo espazioaz gozatzeko aukera izan dute.
“Hiri eta Komunitate Jasangarriak” landuz ibili gara azken bi urte hauetan. Esku hartze plana burutzeko asmoz “Oinez Hobe” kanpaina jarri dugu martxan. Gure ikasleak lanketa handia egin dute guzti hau burutzen eta martxoko azken astean kalera irten ginen egindako lana azaltzera.
Ikastolaren Egunean kultura desberdinen aberastasuna ezagutu asmoz, zuek, gurasoak, protagonista nagusi izatea nahi dugu!
Bertako eta beste herrialde ezberdinetako kulturan murgildu nahi dugu, horretarako, arratsaldean tailer ezberdinak (eskulan sinpleak, idazkera, gena, jolasak, apaingarriak, musika tresnak, papiroflexia, globoflexia… edozein proposamen) antolatu nahi ditugu, denon ohiturak ezagutzeko.
Atzo eta gaur, herri kirolak saio bereziak izan dira ikastolan. Aldundiko arduradunaren eskutik LH3tik LH6 bitarteko ikasleek parte hartu dute ekintza hauetan. Material eta kirol ezberdinetan aritzeko aukera paregabea izan dute.
Gaurkoan LH1, LH2 eta LH3koak irteera izan dute Anoetako Ikastolako lagunekin batera. Egun polita suertatu zaie eta oso ondo pasa dute gainera.
Atzo arratsaldean ospatu genuen KORRIKA TXIKIA 2026. Irura eta Anoetako ikastoletako ikasleek eskuz-esku eraman zuten lekukoa bi herrietako kaleetan zehar. Ederki entzun zen EUSKARA GARA leloa iskin guztietan.
Korrika ofiziala martxoaren 23an gauez pasatzen denez, martxoaren 23an bertan, KORRIKA TXIKIA antolatu dugu Irura eta Anoetako Ikastolen artean. Arratsaldeko 15:15 inguruan aterako gara Irurako Ikastolatik, bi herrien artean dagoen zubiraino.
Gaur, LH6ko ikasleak Anoetako Herri Ikastolako lagunekin Donostiako Eureka zientzia museoa bisitatu dute.
Astelehenean, LH5eko ikasleak Anoetako Herri Ikastolako lagunekin batera, Donostiako arrantzaleen kofradia bisitatu zuten. Arrantzaren tradizioa gehiago ezagutzeko aukera izan zuten eta gainera praktikan jarri zuten lanbidea.
LH6koak azoka solidarioa anolatu dute martxoaren 24, 25 eta 26rako. Ikasturte honetan Adahigi elkartearentzat izango da lortzen den diru guztia.
Martxoaren 8a ospatzeko, ekintza ezberdinak burutu dira aurreko egunetan. Ostiralean izan zen ospakizun eguna ikastolan.
Pagination
- 1 orria
- Next page