Skip to main content

Albisteak

Aurtengoan hiru saio izango dira, otsailaren 22an, martxoaren 29an eta apirilaren 26an, 15:00etatik 16:30era, Anoetako Herri Ikastolako musika gelan.

Izen emateko mezua bidali da.

Aste honetan zehar, Irurako Ikastolkao sarrera nagusian Saharara bidaltzeko bilketa burutu dugu. Ikasle eta gurasoen joan-etorriak ugariak izan dira eta partehartzea handia izan da. Ikasleek geletan egindako solasaldi eta familien inplikazioari esker sarrera produktuz betetzea lortu dugu. ZORIONAK DENOI eta MILA ESKER!!
Tolosaldea Sahararekin Elkarteak antolatu duen proiektu honetan parte hartuko dugu. Zuen parte hartzea ezinbestekoa da bilketa arrakastatsua izateko!!!
Dagoeneko ikusgai dago, aurrematrikulaziorako prestatu dugun bideoa. ZATOZ IRURAKO IKASTOLA GERTUTIK EZAGUTZERA!!

Badator 22.KORRIKA. Amurriotik Donostiara, martxoaren 31tik apirilaren 10era. 
Entzun eta ikusi abestia hemen

SEXUNE Elkartearen eskutik, ipuni kontalaria izan genuen HH3 eta LH4ko geletan. Ipuinen bitartez, gai eta balore ezberdinak lantzeaz gain, primeran pasa zuten ikasleek.  

Nafar Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari eskatzen diegu Ikastetxeetan aplikatu beharreko behin betiko protokoloak zehaztea eta ezartzea, eta ez uztea hezkuntza komunitatearen gain COVID kasuen kudeaketaren ardura.
Abenduaren 23a urruti geratu zaigu dagoeneko, baina egun polita hura gogoratzeko bideotxoa gogoratu nahi dugu.

Irurako Ikastola da GOAZEN 8.0 ikuskizunaren sustatzailea eta ondorengo informazioa zabaldu nahiko luke:

Abenduaren 22an, Osakidetzako langileek burutu zituzten mobilizazioekin bat eginez, Irurako Ikastolako langileok ere elkartu ginen.
Abenduaren 14an, HH3ko ikasleek Tolosaldeako Ingurumen Zentrukoen bisita izan zuten. Gabonak eta Kontsumoa izenburupean urtero egiten dugun tailerra burutu zuten. Ikasleek material berziklatuarekin eskulan politak egin zituzten eta oso gustora aritu ziren.