Pandemiak eragindako geldialdiaren ondoren, aurten ere ikastolan ditugun gastuei aurre egiteko taberna martxan jarriko dugu Sanmieletan herriko plazan eta jaietako bi larunbatetan bokadiloak ere salduko ditugu.
Albisteak
Urtero bezala, ikasturte hasierako guraso bilerak izango dira datorren astean. Horretarako izen emate orria bidali dugu. Euskarazko bilerak 16:45etan izango dira guztiak eta 18:00tan gazteleraz.
Laister emango diogu hasiera 22-23 ikasturte berriari eta eskura utzi nahi dizkizuegu ekainean bidali genituen hainbat dokumentu.
Gaur goizean, ikasturtearen azken eguna aprobetxatuz, LH6ko ikasleei "agur" esan diegu.
Eguraldi ona aprobetxatuz, ostegunean, ur-festa egin genuen Ikastolako haur eta irakasleok.
Ederki pasa genuen, plisti-plasta! Argazki gehiago ikusteko sartu blogetan.
HHko ikasleak, Hernialden pasa zuten eguna ostiralean. Egun pasa polita egin zuten!
Ostiralean LHko ikasleak Loatzo mendira igo ginen. Ikasturteari amaiera emateko egun pasa polita. Primeran ibili ginen!
Gure txikiak kanpo espazioaz disfrutatzen jarraitzen dute. Ingurune berrietan esperimentatzeko tarte polita lortzen dute Baso Eskolaren bitartez.
Atzo goizean, Ikastolako ekoliderrak urtean zehar eginiko lana aurkeztera joan ziren udaletxera.
Eguna iritsi da!! 400 lagun gutxi gora behera elkartu gara Ibarrako plazan. Euskal Herriko Ikastola ezberdinetako LH6koak elkar ezagutzeko aukera izan dugu.
Atzo, LH1, 2 eta 3ko ikasleak Oriora joan ziren. Eguna hondartzan pasa ostean bertan lo egin dute lagunekin.
Gustora dabiltza!!!
Pagination
- Previous page
- 28 orria
- Next page