Skip to main content

Albisteak

Ostiralean, GAU BELTZA ospatu genuen ikastolan. Hainbat ekintza burutu ziren egunean zehar geletan: abestiak, kantuak, marrazkien margoketa eta eskulan bereziak besteak beste.
OSTIRALEAN EKOGUNEN IZAN ZIREN HH2 eta HH3ko IKASLEAK. OSO ONDO PASATZEAZ GAIN GAUZA ASKO IKASI ZITUZTEN.
Matematika, euskara eta gaztelania SNAPPET aplikazioarekin lantzen hasi gara. Snappet Lehen Hezkuntzarako curriculum-edukia duen metodo digital bat da. Lan egiteko eta ikasteko modu eraginkor eta motibagarria benetan!
Markel Perez Etxarrik Italian izan den perkusio lehiaketa batean lehen saria eskuratu du 20 urtez azpiko kategorian. ZORIONAK MARKEL!!
Aurreko ostiral arratsaldean eskulanetan UDAZKENEAN murgildu eta gela apaintzen ibili ziren LH3ko ikasleak.
Aurten ere GOR KOMUNITATEAREN XVIII. sentsibilizazio astean parte hartu dugu eta Malen Yurrita izan da Irurako Ikastolako irabazlea. Zorionak Malen!!
Aste honetan elkartu gara, 2020-2021 ikasturtean Eskola Agenda 2030eko ekoliderrak. Taldea osatu dugu eta lehen lanetan hasi gara.
Urriaren 15ean HH2ko taldeak eman zion hasiera Baso Eskola proiektuari. Lehen saioan gustora ibili ziren espazio berriak ezagutzen.
Aurreko astean Lehen Hezkuntzako ikasleak Pagoetara irteerak burutu zituzten. Bakoitzak proiektu bat landu zuen eta naturaz gozatzeko aukera polita izan zuen.
Urriaren 8an, KIVA EEGUNA ospatu genuen ikastolan. Urtero bezala, egunean zehar ekintza ezberdinak egin genituen eta urtean zehar geletan egingo direnei hasiera eman zitzaien. Bideoa ikusgai dagoeneko.
Asteazken arratsaldean, Ekoguneko arduradunek gurasoentzako saioa eskaini zuten ikastolan. Haur Hezkuntzan urriaren 15ean martxan jarriko den Baso Eskola proiektuaren helburuak eta funtzionamendua azaldu ziren.

Atzo, LH1 eta 2 ko ikasleak irteera izan zuten Pagoetako parke naturalera.