Atzo goizean, LH6ko ikasleak, KUIR ihes gelan hartu zuten parte. Larunbatean izan zen LGTBIQ+ eguna eta ikusgarritasuna emateko asmoz, udalarekin batera ekintza hau burutzea adostu zen.
Ataria
Albisteak
Larunbatzean ospatu genuen Irurako Ikastolaren eguna. Giro ezin hobean burutu ziren aurreikusita zeuden ekintza guztiak. Euskaraldiko LIP-DUBa ere burutu genuen herriko eragileekin batera.
Gaur goizean, Lehen Hezkuntzako ekoliderrak udaletxean burutu den udal foroan izan dira, Eskola Agenda 2030eko gaia aurkezten: mugikortasun jasangarria.
Gaur goizean, herri bakoitzeko plazetan bi ikastoletako haurrak nahastuta elkartu dira euskaraldiari hasiera emateko. Irurako LH2, LH4 eta LH6 Anoetako plazara gerturatu da bertan dantza eginez hasiera emateko.
Gertu dugu egun handia. Larunbatean, maiatzaren 17an izango da Irurako Ikastolaren eguna. Festa giroan ospatuko dugun eguna. Ekintza ezberdinez osatu da egitaraua aurten ere.
Hurrengo maiatzaren 11ean izango da Seaskak antolatutako Ikastolen urteko lehen jaia. Urtero bezala Senperen izango da eta Galtzaundik autobusa antolatu du bertara gerturatzeko.