sHaretzen izena hartzen duen Haur Hezkuntzako marko pedagogikoan, haurra da protagonista eta bera jartzen da erdigunean.Haurra bere bidearen protagonista izanda, helduok bidelagun izatearen rola hartzen dugu. Konfiantzazko testuinguruak garrantzi handia hartzen du eta haurraren zerbitzura jartzen da, berezkoak dituen gaitasunak garatu ditzan.
Espazioa
1.- Giro atsegina sortzea.
2.- Espazio argitsuak sortzea: kristalera handien bidez kanpo espazioarekin konektatzen dutenak.
3.- Espazio goxoak sortzea: material naturalen erabilera.
4.- Gune komunikatuak antolatzea: adin ezberdinen arteko harremanak bultzatzen dituztenak, .eta lotura afektibo berriak eraikitzen laguntzen dutenak.
5.- Kanpo espazioarekin lotura zuzena egitea: gela bakoitzak irteera zuzena kanpo espaziora, kristalera zabalak.
6.- Mikroespazio banatuak eratzea.
7.- Material eskaintza anitza egitea
Zirkulazio autonomoa
1.- Testuinguru seguru, argi eta aberats bat eskaintzea.
2.- Modu librean, espazio batetik bestera mugitzea.
3.- Jolas autonomo eta espontaneoa bultzatzea.
4.- Interes, behar eta erritmo ezberdinak errespetatzea.
5.- Autonomia eta ardura areagotzea.
6.- Zaintza jokabideak eta talde heterogeneoak sortzea.
7.- Material eta gonbiteen bidez interesa eta motibazioa piztea.
KUKU Emozio programa
Haur hezkuntzan oinarrizko sei emozioak eta ahozkotasuna lantzeko programa da: norberarenak ezagutzeko, kudeatzeko eta besteenak hobeto ulertzeko hezkuntza programa da, ahozkotasunean oinarritzen dena.
Pertsonen garapen osoa errazten du.
1.- Oinarrizko 6 emozioak lantzea.
2.- Ahozkotasuna indartzea.
3.- Norberaren emozioak ezagutzea eta kudeatzea.
4.- Besteen emozioak hobeto ulertzea
5.- Pertsonen garapen osoa erraztea
Baso eskola
Naturan garatzen den hezkuntza eredua da.
1.- Jolas librea ardatz izatea.
2.- Naturarekin kontaktu zuzena izatea.
3.- Mugimendua sortzea.
4.- Sormena lantzea.
5.- Erlazioak bultzatzea.
6.- Gozatzea.
7.- Naturaren aldaketak sentitzea.