Skip to main content

Helburu pedagogikoa

autonomoa

Autonomoa

Askatasunez eta konfiantzaz norbanakoaren erronkak eta mugak gainditzen saiatzen dena, erabakiak eta ardurak hartuz, pertsona bezala hazteko eta segurtasunez jokatzeko.

Errespetuzkoa

Errespetuzkoa

Printzipio etikoekin bat datozen jokabideak dituena, ingurua eta pertsonekiko harremanak zainduz, elkarbizitza tolerantea izateko.

Euskaldun eleanitzak

Euskaldun eleanitzak

Euskara eta euskal kultura oinarri hartuta, beste hizkuntzetara zabaltzen dena, egoerak eskatzen dituen hizkuntzak eraginkorki erabiliz, kultur ekintzetan parte hartuz eta interesa azalduz, euskaraz bizitzeko eta elkar komunikatzeko.

Gizartekidea

Irurar gizartekidea

Irurar eta gizarteko parte dena, herria ezagutuz eta ekintzetan parte hartuz, aniztasuna errespetatuz, sustraiak finkatuta mundura zabaltzeko.

komunikatzailea

komunikatzailea

Modu anitzetan komunikatzen dena, ahoz, idatziz, digitalki, gorputz adierazpen edo artearen bidez adieraziz, besteekin partekatu eta elkar eragiteko.

Kritiko eraikitzailea

Kritiko eraikitzailea

Kritikoki jarduten dena, dagoena zalantzan jarriz, hausnartuz eta proposamen berriak aurrera eramanez, erabakien aurrean erantzukizunez jokatzeko.

Naturarekiko konprometituak

Naturarekiko konprometitua

Naturarekiko errespetuzko jokabidea duena, ezagutuz, zainduz eta maitatuz, biziraupena bermatzeko.

oreka zaintzailea

Osasun oreka zaintzailea

Osasun ohiturak zaintzen dituena, bizi-ohitura osasungarriak planifikatuz eta praktikatuz, oreka fisiko eta mentala izateko.

sortzailea

Sortzailea

Norberaren nahi edo beharretatik abiatuta adierazten dena, arakatuz, esperimentatuz eta sentituz, errealitatearen ikuskera ezberdinei ekarpen propioa egiteko.

taldekidea

Taldekidea

Helburu bera duten kideen artean lankidetzan aritzen dena, elkar lagunduz eta errespetatuz, elkarrekin ezagutza berriak eraikitzeko.

Zoriontsua

Zoriontsua

Norbere nortasun eta identitatearekin gustura sentitzen dena, norbera ezagutuz, zailtasunak eta gaitasunak identifikatuz, bizitza proiektua eraikitzeko eta pozik bizitzeko.