Proiektuak
Bizikidetza
Bizkidetza taldea, Ikastola osatzen dugun bizikidetza hobetzeko lanean diharduen taldea da.
Orain arte ikasleen arteko harremanak hobetzeko proiektua martxan jarri eta horren jarraipena egiten egon gara, gizarte trebeziak sistematikoki landuz (entzumen aktiboa, enpatia, ni mezuak, asertibitatea).
Eskola Agenda 2030
Ingurumen hezkuntza lantzen dugu, eskola jasangarria lortzeko bidean eta ikasleak ingurumenaz arduratzea bultzatzen duen programa.
Hizkuntza proiektua
Euskara eta euskalduntasuna ardatz harturik, ikastolan lantzen diren hizkuntzen ikaskuntza-irakaskuntzari eta erabilerari dagozkien alderdiak biltzen dituen dokumentua da.
IKT
Ikastolen Elkarteak bere aitzindaritza eta esperientzia frogatuak ditu hezkuntza eremuko I+G+B egitasmoak eta proiektuak burutzean, horien artean kokatu behar dugu aplikazio desberdin programazioa,azpiegituren kudeaketa edo Informazio eta Komunikazio Teknologien inguruko egitasmoa.
IRURAKO PROIEKTU DIGITALA 2022-23
Irakaskuntza kooperatiboa
- Eskola inklusiboa
- Banakakoari egokitutako irakaskuntza
- Ikaslearen autonomia
- Ikasleen arteko solidaritatea