Etapa aldaketetan, haurrak egokitzapen ugari egin behar izaten ditu. Zubi edo transizio hori ahalik eta errezena izateko ahalegina egiten da haurrak 1.mailara iristean. Familiarizazio jarduerak gauzatzen dira ikasturte bukaeran tutore berriarekin, inguruko helduekin eta espazioarekin atxikimendu ziurra eraikitzeko.
LEHEN HEZKUNTZA, 6-12 URTE
KIMU PROIEKTUA – Izatetik egitera.
Lehen Hezkuntza 1-2-3 mailetan:
Haur Hezkuntzako ildo beretik, Lehen Hezkuntzan bere errealitatetik eta bizipenetatik abiatuta inguratzen duen munduarekin erlazionatzeko, hura ulertzeko eta bertan eragiteko baliabideak eskuratzen jarraitzen du haurrak.
Konpetentzien garapenean oinarritutako proiektua da KIMU. Oinarrizko konpetentziak pertsona guztiek garapen eta errealizazio pertsonalerako eta gizarteratzeko behar dituztenak dira.
- Erronkei aurre egiteko ikaste autonomoa eta gidatua.
- Bizipenak eta manipulazioa.
- Ikaskuntza esperientzia sozial eta kolaboratiboa.
EKI PROIEKTUA – Edozein bizitza egoeratan ikaslea konpetente izatea helburu duen proiektua.
Lehen Hezkuntza 4-5-6 mailetan:
EKI Lehen Hezkuntza 4.mailatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza osora zabaldutako proiektua da.
Proiektu integrala da, Europa mailan saritutako materiala eta helburu nagusia ikaslea bizitzarako prestatzea da. Ikasleen jakinmina suspertuz, gaiaren inguruko aurre ezagutzetatik abiatu eta ikas arloei zentzu funtzionala ematen zaie.
- Ikasleak, konpetentziak (oinarrizkoak eta diziplinarrak) eta bizitza pertsonaleko zein sozialeko egoerei aurre egiteko beharrezkoak diren trebetasunak bereganatuko ditu.
- Integrazio pedagogikoa du ardatz: ezagutzak barneratuta dituenean, ikasleak transferitu eta integratu egingo ditu berarentzat esanguratsuak diren egoeretan konpetentea dela erakutsiz.
- Euskara eta bere kontzientzia ardatz dituen eleaniztasuna bideratzen du.
- Konpetentzia digitala arlo guztietan integratzen du