Eskola-jangelako esperientzia berri bat.
Ia konturatu gabe ikasi, ondo pasatu eta ohitura onak hartzen dituzte haurrek.
Ekinfoodi esker, jangela ikasgela bihurtzen da. Bertan txikienek, era dibertigarri eta ludikoan, mahai heziketa ikasten dute eta jangela garaian duten partaidetza areagotzen dute.
Oreka nutrizionala bermatzen dugu razioak bazkaltiarraren adinera egokituz. Elikadura ohitura egokiak ikasteko toki egokia egiten dugu jantokia.
- 1. txanda: 11:50etan - 2 urtekoak.
- 2. txanda: 12:10etan - HH
- 3. txanda: 12:25ean - LH 1-2-3
- 4. txanda: 12:35etan - LH 4-5-6
Bazkal ondoren, 2 eta 3 urteko haurrak lotara joaten dira jangelako langilearekin. Lehen Hezkuntzako ikasleak berriz, jolasten gelditzen dira.
Oharrak:
Jangelarako izen ematea idazkaritzan egin behar da, aurreko eguneko 12:00ak baino lehen.
Bazkaldu eta gero, haurraren bila etortzekoa asmoaizanez gero aldez aurretik irakasleari jakinarazi.
Fitxategiak