Skip to main content

Manifestaldia

Submitted by lalonso on Ar, 11/14/2023 - 14:06
Larunbat honetan, azaroaren 18an, goizeko 11:00etan, Beskoitzen (Lapurdi) egingo den Beskoitzeko ikastolaren aldeko manifestaldian zure babesa eta laguntza behar dugu.

Beskoitzeko ikastolan, baldintza txarretan 10 urtez prefabrikatuetan egon dira, kanpoko jolastokia txiki txikia da eta aldapan.

Aterbea eskasa da, eta eskola pribatuak eta eskola publikoak erabiltzen duten jantegi publikoan bazkaltzeko mugapenak dituzte. Ikastolakoek 11.30tan bazkaldu behar dute, beste eskoletako haurretarik bereiz, eta nahiz eta jantegiaren espazioaren 2/3 hutsa izan, 2023 urtean 3 haurri debekatu diete beren ikasgelakideekin bazkaltzea, ikastolako haur gehiegi zirela argudiatuta .

Baldintza txarretan izanik ere, 50 ikasleen heina gainditua dute Beskoitzeko ikastolan. Beskoitze, Lehuntze, Urketa eta Ahurtiko haurrendako, besteak beste, euskaraz ikasteko ikastola da Beskoitzekoa, Euskal Herriko eta euskararen mugan.

Bada garaia, Beskoitzeko ikasleek ere baldintza egokietan ikas dezaten, beste eskoletan bezala.

Seaskako hainbat ikastoletan gertatu bezala, prefabrikatuen antolaketatik, egiazko ikastola bat izateko pausua eman nahi dugu Beskoitzen. Beste herrietan urrats horretan Herriko Etxeen laguntza ukan badugu, Beskoitzen, ikastolaren garapen naturala lagundu ordez, alderantziz ikastola garatzearen kontra ari zaizkigu herriko etxetik, eta bidea erraztu ordez, oztopoz betetzen ari zaizkigu.

Hortaz, larunbatean zure beharra izanen du Beskoitzen. Zatoz gurekin!