Skip to main content

Albisteak

Hamar urte barruko Irura irudikatu, egin beharrekoak aztertu eta lehentasunak finkatuko ditugu. Horretarako, 2 parte-hartze saio irekiak egingo ditugu.

Oraindik bolondresen zerrenda eta bazkariko tiketen eskaerak egiteko aukera dago.

Animatu eta etorri gurekin ospatzera!

Maiatzaren 12an izango den Herri Urratsera joateko autobusa antolatu du Galtzaundik.

Apirilaren 23an Liburuaren eguna dela eta, ekintza ezberdinak egiten ari gara Ikastolan. Hemen dituzue argazki batzuk. 

 

LH6ko ikasleak Anoetako lagunekin batera Eureka Zientzia Museora egin dute irteera.

Gaur goizean, udalak bideratutako eta federaziotik eskainitako kirol egokituaren saioa izan dute LH3, LH4, LH5 eta LH6ko ikasleek.
Apirilaren 17an, asteazkenean, arratsaldeko 18:30ean Irurako Ikastolako lanketa saioa izango da areto nagusian. VII. batzarrari begira, Irurako Ikastola osatzen dugun guztiok Ikastolen Elkartetik jaso ditugun dokumentu eta bideoen inguruko hausnarketa eta bateratzea egingo dugu.
LH6ko ikasleek, EKI proiektuaren proposamena gauzatu dute aste honetan, azoka solidarioa.
Gaur, martxoaren 21a, Down Sindromea dute pertsonen eguna ospatuko dugu Ikastolan.
'Arikala' ikasleen artean lagunarteko euskara sustatzeko ikerketa-ekintza berritzailea da. Irurako LH5eko ikasleak proiektu pilotoko partaide dira.  'Arikalatarren' lehen topaketa martxoaren 4an eta 5ean izan da, Altsasun (Nafarroa).
Astelehen honetan, otsailaren 26an, ikastolek heldu den ekainaren 22an ospatuko den VII. Batzarraren prozesua aurkeztu zuten. Batzarrean, hurrengo zortzi-hamar urteetan ikastolen mugimenduak egingo dituen urratsak eta ezarriko dituen mugarriak erabakiko dira. 
Eutsi gureari! Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura Oliba-olio birjina estra, kontserbak, arroza, pasta, lekaleak eta ardo loteak euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan lortzeko aukera. otsailak 25 - martxoak 13