Skip to main content

Albisteak

Larunbatean, martxoaren 8an, Nazioarteko Emakume Langileen Eguna izan zen. Aurreko egunetan, Irurako Ikastolak udalarekin elkarlanean egunari begirako lan ezberdinak prestatu zituen.
Asteazken arratsaldean, inauterietako jai egunen ostean, ikastolara itzuli eta HHkoek familiarizazio saioa izan zuten, LHkoek aldiz probentzio. 
Errigoraren udaberriko kanpaina hasi da. Martxoaren 10etik aurrera, ESKUTIK ESKURA lelopean izango da aurtengo kanpaina. 
Ikastolen Elkarteko zirimola Aisialdi taldeak laister zabalduko ditu udako eskaintzetan izen emateak.  Irurako Ikastolak ez du EMAN HEGOAK programa eskainiko, herriko eskaintzarekin bateraezina delako. 

Lau bizkotxo egin dituzte, goxo-goxoak atera dira denak. Adur, Anje, Eva Dina, Lucia eta Amaiak egin duten bizkotxoa izan da epai mahaiak aukeratu duena.

Hemen argazkiak eta bizkotxo onenaren errezeta!!

 LOATZO MUSIKA ESKOLAK aurten ere kaldereroak antolatzen ari da. Otsailak 21, kaldereroak ospatuko dira Iruratik Anoetara joanaz arratsaldeko 18:00etan.
Aurreko astean, 2 eta 3 urteko laguntxoak, elkarrekin elur panpina eraiki zuten. Urte garai honetan elurra lantzen dute eta aurten esperimentazio eta manipulazioaren bitartez laguntxo berria eraiki dute gelarako.
Otsailaren 27a, Ostegun Gizen dela eta, DBH4ko ikasleok Anoetako eta Irurako ikastoletako ikasle guztientzat txistorra eta halal-a ogitartekoak prestatuko dituzte, ikasturte amaierako bidaiarako dirua biltzeko.
Aurten ere kopuru polita lortu dugu denon artean. Tolosaldeko Sahararekin elkarteak janari bilketa jarri zuen martxan eta aurreko astean eman zitzaion amaiera.
Gaur goizean Euskaraldia lantzeko proposamen didaktikoak aurkeztu dira. Ikastolen Elkarteak Euskaraldiko lan taldearekin lanean aritu da. Oraingoan ikasleak izango dira, gurasoak eta inguruko helduak xaxatuko dituztenak.
Atzo arratsaldean, herriko kaleetan zehar, euskal ohiturak jarraituz, kantuan ibili ginen ikastolako ikasle, irakasle eta bertaratu ziren gurasoak. 
Gaur goizean LH 1-2koek nutrizinista baten bisita izan dute, gosari eta hamaiketako osasuntsuak nola egin azaldu die.