Udaberriarekin batera, Ikastolen aldeko jaiak, gainean ditugu berriz ere.
HERRI URRATS 2026, Maiatzaren 10ean ospatuko da Senperen.
Albisteak
LH2.mailan, lanbideen gaia lantzen ari direnez, gurasoak etorri dira gelara. Beraien lanbideen inguruan hitz egin digute. Oso interesgarria izan da. Eskerrik asko!
Ostiralean, LH5eko ikasleek, lehen ziklokoei adostokien erabileraren inguruko antzerkitxoak egin zizkieten. Gune hauen erabilera indartzeko eta modu egokian izateko prestatu zuten saioa. Rol-playing-ak aldez aurretik prestatu zituzten.
Pasa den urrian abiatu zen Gure haurrak ere badira ekimenak oihartzun handia izan du Euskal Herrian, eta orain azken bultzada bat eman nahi diote sustatzaileek: oraindik eskuragarri dauden kamisetak agortuz, elkartasun ekarpena handitzen jarraitzea.
Atzo arratsaldean, ikastolan, Familiak eleaniztasunean proiektuaren baitan, guraso talde bat elkartu ginen eta Kike Amonarrizen hitzaldia entzun genuen.
Datorren asteazkenean, apirilaren 29an 18:00etan, egin diren bi hitzaldien inguruan hausnartzeko elkartuko gara. Familia guztieti gurekin parte hartzeko gonbita luzatu nahi dizuegu.
Gaur, apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko eguna osaptzen dugu. Aste osoan zehar ekintza ezberdinak burutu badira ere, gaurkoan bereziki, programa interesgarria antolatu da.
Nafarroako Hezkuntza Sailak 7 ikastolari Haur Hezkuntzako itunak ukatu edo murriztea erabaki du datozen 4 urteetarako. Kasu guztietan, duela lau urte Departamentu berdinak itunak esleitzeko erabili zituen irizpideak betetzen dituzten arren. Departamentuak irizpideak aldatzea erabaki du, alde bakarrez eta arbitrarioki. Azken 50 urteetan Nafarroako Gobernuak Ikastolen aurka hartu duen erabakirik gogorrena errealitate bihurtuz.
Bigarren zikloko ikasleak urte guztian pentsaera konputazionala lantzen aritu dira. Gaurkoan, LH6koei robotak montatu eta martxan jartzeko garaia iritsi zaie.
Aste honetan eman zaio hasiera udaberriko baso eskola garaiari. Eguraldia lagun, HH-ko ikasleak naturaz eta kanpo espazioaz gozatzeko aukera izan dute.
“Hiri eta Komunitate Jasangarriak” landuz ibili gara azken bi urte hauetan. Esku hartze plana burutzeko asmoz “Oinez Hobe” kanpaina jarri dugu martxan. Gure ikasleak lanketa handia egin dute guzti hau burutzen eta martxoko azken astean kalera irten ginen egindako lana azaltzera.
Ikastolaren Egunean kultura desberdinen aberastasuna ezagutu asmoz, zuek, gurasoak, protagonista nagusi izatea nahi dugu!
Bertako eta beste herrialde ezberdinetako kulturan murgildu nahi dugu, horretarako, arratsaldean tailer ezberdinak (eskulan sinpleak, idazkera, gena, jolasak, apaingarriak, musika tresnak, papiroflexia, globoflexia… edozein proposamen) antolatu nahi ditugu, denon ohiturak ezagutzeko.
Atzo eta gaur, herri kirolak saio bereziak izan dira ikastolan. Aldundiko arduradunaren eskutik LH3tik LH6 bitarteko ikasleek parte hartu dute ekintza hauetan. Material eta kirol ezberdinetan aritzeko aukera paregabea izan dute.
Pagination
- Previous page
- 2 orria
- Next page