Nekane Artolak eta Agurne Barrusok idatzi duten iritzi artikua helarazten dizuet. "KUOTAK, IKASTOLETAN" da bere izenburua eta Ikastoletan egiten diren ekarpenak zergatik eta zertarako diren azaltzea du helburu.
Nekane Artolak eta Agurne Barrusok idatzi duten iritzi artikua helarazten dizuet. "KUOTAK, IKASTOLETAN" da bere izenburua eta Ikastoletan egiten diren ekarpenak zergatik eta zertarako diren azaltzea du helburu.
Gaur bertan helarazi dugu medio desberdinetara eta larunbatean BERRIAK argitaratuko duela ere badakigu.
Sartzear goazen matrikulazio garai honetan ere interesgarria da honen inguruko informazioa izatea.
Albisteak
Eskola Agenda 2030 martxan da. Garapen Jasangarrirako11.Helburua landuko dugu datozen bi ikasturtetan , "HIRI ETA KOMUNTATE JASANGARRIAk" lelopean , mugikortasun jasangarria izango da helburu nagusia.
Irurako Ikastolak, bat egin nahi du Ikastolen Elkarteak ostiral honetarako deitu dituen elkarretaratzeekin. Ikastolok matrikulazio prozesuan pairatzen ari garen murrizketen eta neurrigabekerien aurrean, IKASTOLAK, EUSKAL HERRIA ERAIKITZEN.
Abenduaren 24ean, eguraldi txarrari aurre eginez, herriko kaleetan abesten ibili ginen.
Zibersegurtasun Euskal Zentruak aurrera daraman formakuntza eta kontzientziazio ekintzen barne, hitzaldia antolatu dugu familiei bideratua Pantallas Amigas ekimenak dinamizatuta.
Hurrengo gai hauek landuko dira aurten: PANTAILEN GEHIEGIZKO ERABILERAREN PREBENTZIOA ETA KONTROLA.
Dakizuen bezala, data hauetan, Tolosaldea Sahararekin Elkarteak urtarrilean zehar egiten duen BILKETA kanpainan parte hartzea animatzen gaitu.
Atzo hasi ziren lehen hezkuntzako 1, 2 eta 3.mailako ikasleak ikasturte honetako igeriketa kanpainarekin. Hurrengo hiru asteetan Billabonako kiroldegian arituko dira.
2025ari hasiera ona emateko, LHko ikasleek probentzio saioa izan dute. HHko ikasleak aldiz, lasai lasai ibili dira jolasean.
Ondoren, Olentzerok utzitako opariak irekitzeko tartetxoa ere izan dugu.
Gure familien artean azterketa txiki bat egin nahi da galdetegi baten bidez. Ikastolako familiek dituzten hizkuntza ezberdinen ezagutza eta erabilera ezagutu nahi ditugu gure komunitateak duen hizkuntza aberastasuna ezagutzeko eta balorean jartzeko.
Gaur goizean, Olentzero eta Mari Domingi ikastolan izan ditugu gure artean. Haurren eskutitzak bildu dituzte eta beraiekin tarte goxo bat izateko momentu polita izan da. Datorren urtean ere espero zaituztegu!
Opor garaia iristear dagoenez, zuen seme-alabekin, dagoeneko prest dagoen,euskaraz aritzeko ARITUZ-BALIABIDE BILDUMA zuekin partekatu nahi izan dugu. Euskarriak, sakelekoetan, tabletean edo ordenagailuetan erabiltzeko prestaturik daude. Kantak, jolasak, asmakizunak, filmak,ipuinak...aurkituko dituzue bertan.
Datorren asteartean, abenduaren 24an, urtero bezala, Gabonak ospatzeko kantuan aterako gara.
Pagination
- Previous page
- 8 orria
- Next page